Kaleak bete egin dira haurren danborradaren erritmoan

0
1020

San Juanak oraindik ez dira ofizialki hasi baina haurren danborrada jaien hasiera bezala hartzen dute batzuek. Arrasateko kaleak bete egin dira Kulturolan hasi eta Herriko Plazan amaitu den danborrada jarraitzeko.

Danborrada haurrek gidatutako 4 zaldik zabaldu dute, jarraian gazteenen taldeak pasatu dira danborra jotzen: talde bakoitza ohikoa den bezala, kolore desberdinez jantzita eta patroi edo danbor nagusi banarekin. Ondoren, Arrasate Musikaleko banda pasatu da, musika jartzeaz arduratu dira. Gero, Haur zaharrenen multzoa pasatu da eta azkenik, traktore baten atzean, gozokiak jaurtiz ibili dira umeak gurdi batetik.

Danborradaren ibilbidea, aipatu bezala Kulturolan hasi da. Bertan geldirik hasi dira danborra jotzen eta jarraian, ibilbidea hasi dute. Bide bazterrak jendez beterik egon dira bide osoan eta bitartean, geldiune batzuekin Herriko Plazarainoko bidea egin dute, Biteri, Maalako Arrabala, Portaloia eta Erdiko Kalea pasata. Plazan, Alkatea eta beste hainbat kontzejal balkoitik begira zirela danborradari amaiera eman diote.

Haurren danborradaren galeria

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen