Kale Natura bigarren edizioa martxan

0
760

Kaleetan ikus ditzakegun animaliak ezagutu, izendatu eta partekatu! 2021.urtean, KaleNatura izeneko ekimena antolatu genuen eta kaleetan hasten diren landareei begira jarri ginen. Guraso.eus eta Txatxilipurdi  elkartetik auzo, herri eta hirietako natura ezagutu eta izendatzera  gonbidatu zintuztegun.

KaleNatura 2.edizioan zer?

Aurtengoan ere herri eta hiri barruko biodibertsitatearen garrantzia aldarrikatu nahi dugu. Honetarako KaleNaturaren  II. Edizioa antolatu dugu, aurtengoan  kaleetan ikus ditzakegun animaliak ezagutu, izendatu eta partekatzea eskatuko dizuegu;  txori, intsektu, ugaztun… Azken  hamarkadetako herri ereduak natur gune zirenak porlanarekin tapatuz herri eta inguruetako bizitza gutxitu duen arren, badira oraindik ere bisitatzen gaituzten txoriak, herrietako txoko ezkutuetan dauden animaliak, bizi irauten duten intsektuak edo erreketan ugaltzen diren  arrainak. Ezagutzen dituzue?

Nola izendatzen dituzue zuen herrietan? 
Euskara ere aberatsa da animaliak izendatzeko orduan eta hau ere balioan  jarri nahi genuke. Ekimen honekin, etxe inguruetan dauden animaliak ezagutu nahi ditugu,  parkeetan, paretetako arrakaletan, etxe azpiko lorategian, erreka ondoan… horiek izendatu eta gurekin partekatzera gonbidatu nahi  zaituztegu.

Aurtengo erronka baina ez da makala landareak ez bezala, animaliak  behatzeko eta hauei argazkia ateratzeko adi egon beharko gara, kale safariak aukera ona izan daitezke honetarako, hartu argazki kamera eta irten kalera!

Zer egin behar da parte hartzeko?

Ekimenean parte hartzeko, atera argazki bat animalia bati (txori, intsektu, arrain, ugaztun…) eta bidaliguzu izendatzeko erabiltzen duzuen izenarekin batera. Gogoratu zuen izen abizenak ere bidaltzeaz,  honela ekimenaren amaieran burutuko dugun  zozketan parte hartuko duzue  eta.

Whatsapp eta Telegram sareen bitartez 688 72 42 05 telefono zenbakian
     Emailez komunikazioa@txatxilipurdi.eus helbidean

Noiz eta non?

Ekimena Euskal Herri osora irekita dago eta maiatzaren 1etik 31ra parte  hartu ahalko da aurrez azaldu bezala.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen