Kale-inkesta: “Zergatik du Arrasatek Covid-aren inzidentzia maila altuena?”

4
2780

Osakidetzak azaldu duenez, gure herriak du inzidentzia metaturik altuena Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztien artean. Zer iritzi dute herritarrek honen inguruan?

Aitor Duo:

“Ez dakit zein izan daitekeen arrazoia, izan ere, ezarritako murrizketak eta jendea ez bada batzen, ez da zertan kutsatzerik egon. Argi dagoena da beste udalerri batzuetako inzidentzia hemengoa baino baxuagoa dela”.

“Orain gutxi gazteei zuzendutako baheketa bat egin da, eta emaitzek erakusten dute gazteen artean positibitate maila ez dela altua”.

“Baliteke gazteak Monterron parkean eta beste toki batzuetan elkartzean kutsatze batzuk izatea. Beste arrazoi bat izan daiteke jende asko Arrasatera lanera, Industriara etortzea”.

Jon Pagaldai:

“Alde batetik, jendeak ez ditu behar besteko neurriak hartzen, eta bestetik, Arrasatera jende asko etortzen da egunero Industriara, Unibertsitatera,… Nik uste azken arrazoi hau dela garrantzitsuena”.

“Jendeak jakin badakizki zein neurri hartu behar dituen, baina gero praktikan ez da hain erraza aplikatzea. Jendea elkartzen denean batzuetan zaila izaten da neurriak aplikatzea. Kostata lortuko da pandemia gainditzea, datorrenari aurre egin behar, baina azkenean gaindituko dugu”.

Gorka Gallastegi:

“Nik uste hemengo jendea ez dela beste herrietakoa baino arduragabeagoa edo inkontzienteagoa, baina Covid-19aren testuinguruan kaltegarria izan daiteke hemengo jendea asko mugitzea, Gasteiza, Eibarrera, Bergarara,… Baita hangoa hona askotan etortzea ere”.

“Hau da, hainbeste mugimendu izateak birusaren transmisioa errazten du, eta ez dakit noiz arte jarraituko duen, baina neurri berezirik ez bada jartzen baliteke denboran luzatzea”.

“Zer-nolako neurri gehiago hartu beharko lirateke? Kontuan hartu behar da jendeak lanean jarraitu behar duela, bere senideak zaintzen jarraitu behar duela,… Ez da erraza”.

4 IRUZKIN

  1. Niri barregurea ematen dit. Arrazoia begi-bistakoa da, nahikoa da Arrasatetik buelta bat ematea ikusteko jende asko maskara sudurraren azpitik daramala. Errazagoa litzateke dagozkion isunak jarriko balira. Baina badirudi legerik gabeko herri bat dela. Hemen legea kontuan hartzen da soilik betiko gairako, barregarria guztia.

  2. Niri lan kontuengatik beste herrietara joatea toketan jat, eta ez dot Arrasaten baino desfase gutxiagorik ikusten, danak antzerako gabilz.

Utzi erantzuna JL(r)i Erantzuna bertan behera

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen