
Mari Luz:
“Negazionistak ustez orojakileak dira, eta beti gobernuak eta estatuek proposatutakoaren aurka daude. Ez nago eurekin bat ere ados”.
“Birusa izan bada, existitzen da, eta aldi berean baliteke batzuek arazoa aprobetxatzea jendea kontrolatzeko, oso zaila baitzaie jende guztia kontrolatzea”.
“Jendeak ziurgabetasun handia dauka, eta zaizkielako jarraibide eta informazio argiak ematen. Horregatik jendea nahiko nahasturik gauzkate. Arazo honek ekar lezakeen gauzarik onena ospitaleetan langile gehiago aritzea litzateke”.

Jabier Arrieta:
“Politikari batek telebistan negazionistei planteamendu bat egin zien. Gauzatzeko planteamendu erraz bat: negazionistek euren DNIarekin sina dezatela, koronabirusaz kutsatzen badira, ez direla ospitalera joango eta etxean geratuko direla”.
“Ondorioz, Gizarte Segurantzak ez luke horretan dirurik edota baliabiderik gastatuko. Nire ustez planteamendu oso egokia da. Nahi badute Trumpek adierazitako egin dezatela: lixiba sar diezaiotela euren gorputzari”.

Nerea Parra:
“Birusa egon badago, eta neurriak hartu dira, ea txertoa lehenbailehen aurkitzen duten. Uste dut oraingoz ez dela beste konfinamendu bat egingo”.

Eamon Fagan:
“Herrialde guztietan ergelak daude, batzuek mirarietan sinesten dute,… Ikusi dut Arrasaten pintada batzuk egin dituztela, eta badirudi mobilizatzen eta erradikaltzen hasiak direla”.
“Orokorrean hartuta, uste dut jende asko ez dela benetako arriskuaz ohartzen. Duela gutxi kalean pertsona talde bat ikusi dut elkarrekin hitz egiten, musukoa jarri barik eta bata bestearen ondoan”.
“Nire iritziz batez ere gazteak ez dabiltza arazoa serio hartzen ari. Nire ustez kutsatze kopurua handituko da, eta orain arte Arrasate udalerri kaltetuenetariko bat da. Orain arte 40 hildako inguru, eta 300 kutsatu baino gehiago”.