Kale-inkesta: “Real-Athletic Kopako finalean ikusi nahi zenuke?”

0
1220
Arrasate finalera

Amagoia Arrieta, Jon Sagasta, Martxel Aranzadi eta Gaizka Erañak parte hartu dute gaurko kale-inkestan.

Amagoia Arrieta:

“Ni Athleticeko zalea naiz, eta nahi nuke Granadaren aurkako gaurko partidua irabaztea. Gaur 2 eta 1 irabaz dezake eta Granadan finalerako txartela lortu”.

“Talde zuri-gorria oro har bolada onean dabil, eta kontuan hartuta bere historian zehar Kopa ugari irabazi dituela, oso polita litzateke aurten beste bat lortzea, bai horixe!”.

Jon Sagasta:

“Bai, final hori jokatzen bada, nik aurrekusten dut Realak 2-0 irabaziko lukeela. Ni Realeko jokalaria izan nintzen, baina egia esan orain futbola eta Reala gutxitan jarraitzen ditut, ez ditut partiduak ikusten”.

“Mirandes aspalditik talde oso ona da, izen onekoa. Beti kontuan hartu beharrekoa da, eta Anduva-ko zalegoa oso ona da”.

Martxel Aranzadi:

“Ni Realekoa naiz, eta uste dut Realak Athleticek baino errazago duela finalera iristea. Biak finalera iristen badira, nahiko nuke Realak 2 eta 1 irabaztea. Zorte on Reala!”.

Gaizka Eraña:

“Ni realzalea naiz, argi eta garbi. Euskal final bat izatea nahi nuke, eta berau Realak irabaztea, noski”.

“Finalerdi bakoitzean bi partidu jokatuko dira: joaneko partidua eta itzulerakoa. Ez dakit zergatik antolatu duten horrela, baina kontuak kontu uste dut horrela ere Realak aukerak dituela finalera iristeko, baina argi Mirandesekin, jokalari onak baititu”.

“Athleticek, ordea, teorian zailagoa dauka finalera sailkatzea. Izan ere, Granada nahiko ondo dabil eta gainera lehen partidua San Mamesen izango da”.

“Nik gura nuke Errege Kopako finala euskal taldeek jokatzea, kontuan hartuta ere egungo egoera politikoa. Baliteke Realak irabazteko aukera gehiago izatea”.

“Badirudi hemen inguruko realzale batzuek jada Sevillarako alojamendua erreserbatu dutela. Nik seguruenik telebistaz ikusiko dut, lagunekin, bakarrik ez”.

“Realeko neskak ere lan handia egiten dabiltza, eta pena da Superkopako finala 1 eta 10 galdu izana. Hala eta guztiz ere, aupa Reala!”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen