Kale-inkesta: “Pandemia aurreko ohiturak berreskuratu dituzu?”

0
988

Cheine, Ainhoa, Iñaki eta ‘Kako’k parte hartu dute gaurko inkestan. Pandemia aurretik egunerokotasunean geneuzkan ohiturak berreskuratu ditugu pandemia ondorengo honetan?

Cheine Monteiro:

“Bai, orokorrean maskara gehiagotan erabiltzen da, higienizazio handiagoa dago, pertsonek jende-pilaketei beldur handiago diete,… egunerokotasuneko zenbait ohitura txiki aldatu dira”.

“Orain jendea oro har gutxiagotan irteten da kalera, tabernetara gutxiagotan joaten da, eta legez murrizketa asko ez dauden arren, norberak batzuetan murrizketak jartzen dizkio norberari”.

“Ohiturak aldatu dituzte batez ere adineko pertsonek eta pertsona gazte batzuek. Pertsona nagusi askok, maskara leku gehienetan beharrezkoa ez den arren, erabiltzen jarraitzen dute”.

Ainhoa:

“Orain kirola aire librean gehiagotan egiten da, eta poteoan tabernarik taberna ibili ordez, orain taberna berean geratzeko ohitura handiagoa dago. Maskara honezkero ahaztua dugu”.

Iñaki Mendizabal:

“Nik uste, lehen baino gehiago ibiltzen dudala, izan ere, lehen herriaren erdialdetik ibiltzen nintzen, eta orain herriaren kanpoaldetik ibiltzen naiz”.

“Baliteke txikiteo gutxiago egitea, saiatuz bizimodu osasungarriago bat aurrera eramaten. Bizitza osasungarriagoaren ideia gogoan izan behar da, eta ondoren aplikatu”.

“Adin batetik aurrera, ezin da ariketa fisiko gogorregia egin, eta batez ere aholkatzen dute ibiltzea era moderatuan, adibidez, Kurtzetxikira edota Murura igoz”.

“Udalaitz ordea arriskutsuagoa da, Udalaitzera igotzean bihotz taupadak asko azkartzen dira, eta jaitsi behar”.

“Pandemiarekin ikusi dugu arriskua, neurri batean, hurbil dagoela, ez dela bere bila joan behar, inguruan dagoelako”.

‘Kako’:

“Etxekoen artean ez, baina bai etxez kanpoko pertsonekin, adibidez distantziak pandemia-aurrean baino gehiago mantentzen dituzu”.

“Ohiturak batez ere aldatu egin dira pertsona nagusien artean, pandemiak arrastoa utzi du. Taberna barruan denbora gutxiago egoten gara eta terrazak nagusitu dira”.

“Arrasate Rugby Taldekoak oso pozik gaude sasoi berri honetan eta jendea animatzen dugu Herriko plazako Garagardo Festara!”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen