“Kale garbiketa” egiten du Udal Gobernuak, aldarrikapen sozialak ezabatzeko

0
1250
ezabaketa

TESTUA ETA ARGAZKIAK: MENTXU ELKORO-BEREZIBAR OTADUY.

Bi urte pasatu berri dira astelehenero Herriko Plazan elkartzen garela gure aldarrikapenak kaleratzeko asmoz. Eta horrela egiten jarraitzeko asmoa daukagu, DUINTASUNEZ. Badagoelako jendea oraindik aintzat hartzen ez gaituena, Pedro Sanchezen gobernu berria barne. Hain urrun joan gabe ere, Urtarrilaren 30ean egingo dugun mobilizazio orokorrari trabak jartzen ari zaizkie. Banka, Patronal eta Kapitalaren alde posizionatu dira batzuk, beste behin: EAEko Lehendakariak adibidez, grebaren deitzaileek eskatutako batzarra ukatu die. Gure herriko Udaletxeak, aldarrikapen politiko eta sozialak ezabatuz jarraitzen du gure kaleetatik. Ondoren ikusten dituzuen argazkiek erakusten duten bezala: Kale garbiketa ala mezu politiko-sozialen ezabaketa?

Bide batez, eta bereziki, pentsionista, emakume, zaintzaile, nekazari, langile, etxeko-langile, langabetu, ikasle, etorkin, ekologista, gazte, heldu eta BIZITZAK ERDIGUNEAN jarri nahi dituen guztioi, datorren osteguneko GREBA eta MOBILIZAZIO OROKORRERA batzeko eskatzen dizuet.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen