Kale-argiteria egokitzeko “milioi bat €” erabiliko ditu Udalak “3 urtetan”

0
188

Inbertsioaren helburua da “kale-argiteriako argi-puntu konbentzionalak eta osagarriak, LED argi puntuak eta LED argi puntu fotovoltaikoak hornitzea”.

Argazkia: Udala.

Udaleko Zerbitzuen Sailak abian jarri berri du datorren urteko kale-argiteria berritzen jarraitzeko hornidura kontratazioa.

Kontratazioa hiru urtetakoa izango da, ia milioi bat eurokoa, BEZ barne, honela banatuta: 647.000 euro lehen urtean eta 161.500 euro 2. eta 3. urtean. Hori lizitazioaren hasierako aurrekontua da eta “ondorioz, aurkezten diren enpresek eskaintzak hobe ditzakete”. Hiru sortatan banatuko da kontratazioa:

1. sorta: luminaria konbentzionalak eta eskaini beharreko materiala: 68.482 euro, BEZ barne. Urteko prezioa, 2 urte gehiagoz luza daiteke.

2. sorta: LED luminaria elektrikoak: 126.930 euro, BEZ barne. Urteko prezioa, 2 urte gehiagoz luza daiteke.

3. sorta: LED luminaria fotovoltaikoak: 60.500 euro, BEZ barne. Urte bakarrerako lotea, luzapenik gabea.

Kontratazioaren inguruko informazioa www.arrasate.eus atarian dago interesatuen eskura. Lanak datorren “lehen seihilekoan” hasiko dira.

Gaur egun, Arrasatek argiteria publikoko 4.500 puntu ditu, eta “2017az geroztik” “ahalegin handia egiten ari da argiak LED teknologiara aldatzeko”. Guztira 2.680 luminaria aldatu dira, eta hori da udalerriko “instalazio elektrikoen %60”.

“Jarduera honekin, argiteria modernizatzen jarraitzen dugu, modu ekologikoan, kalitate handiagoko argiekin eta mantentze kostu baxuagoarekin. LED teknologiaren bidez energia gastua murriztu egin da, “% 70eraino”, kontsumo txikiagoari esker, eta “ia ez du mantentze lanik”, azaldu du Victoriano Fuentes Obra, Zerbitzu eta Mantentze Saileko batzorde buruak.

Jasangarrirtasunean eta energiaren kontsumo arduratsuan pausuak ematen “jarraitzen” dugu “etengabe” Arrasaten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen