Testua eta argazkiak: Arrasateko Borroka Arte Eskola
/ Borroka arte hau Kajukenbo close combat deitzen da.
Iker Letona da Gipuzkoako ordezkaria arte martzial honetan, eta Aitor Mondragonekin batera diziplina honetan formatzen ari da.
Arte martzial honek defentsa pertsonala soilik jorratzen du, ez du kata edota lehiaketarik. Defentsa pertsonaleko alor guztiak jorratzen ditu.
Probatu nahi izanez gero, urtarrilaren 16an ate irekiak izango dira Musakola kiroldegian 18:00etatik 20:00etara. Animatu zaitezte!


