Gaur arratsaldean Pertsona Nagusien Astean ekimenek aurrera jarraitu dute. Eguerdian ardo eta urdaiazpiko dastaketa batekin gozatu ondoren, gaur arratsaldean Kaittin Allende arrasatearrak bakarrizketa bat eskaini du Juan Arzamendi Musika Etxean. Allendek barre eginarazi dio aretoa bete duen publikoari zahartze aktiboari buruz hitz eginez.






