Kabuenak irabazi du Gipuzkoako Ahuntz Azpi Gorrien IV. Txapelketa

0
1116

Udala auzoko baserriak abelburu garailea ikusgai jarriko du Arrasateko Santamasetan. Kontuan hartzekoa da euskal arraza hau desagertzeko zorian dagoela.

Argazkiak: Kabuena baserria.

Ohiturari eutsiz, Itziarko XXVII. Peria ospatu egin da, gaur goizean kostaldeko auzoan bertako alkatetzak antolaturik.

Azoka honen baitan Gipuzkoako IV. Ahuntz Azpi Gorrien Txapelketa lehiatu da, eta Arrasateko baserri bat izan da garailea: Udala auzoko Kabuena.

Aintzat hartzekoa da euskal arraza hau desagertzeko zorian dagoela, eta Kabuenatik iragarri dute abelburu garailea Santamasetan ikusteko aukera izango dela, Arrasaten bertan. Zorionak Kabuena baserria!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen