Kabaretean oinarritutako ‘Simplicissimus’ antzezlana taularatuko da Amaia antzokian

0
287

Hitzordua martxoaren 15ean, igandea, arratsaldeko 19:30ean izango da udal antzokian.

Argazkia: Tartean.

Tartean konpainiak kabaretean oinarritutako ‘Simplicissimus’ antzezlana taularatuko du martxoaren 15ean, igandea, arratsaldeko 19:30ean Amaia antzokian.

Grunbaum, Fink eta Gerron komiko ospetsuak izan ziren XX. mendeko berlindar kabaretean.Larrutik ordaindu zuten botereari desafio egin izana. Orain, ia mende bat geroago, kabaret berri batean bildu dira, Simplicissimus-en, dakitena egitenjarraitzeko: jendea dibertitu eta, ahal bada, kontzientziak suspertzeko.

Simplicisimus XVII. mendeko Alemaniar nobela pikareskoaren izenburua da, non Hogeitamar Urtetako Gerra-ren izugarrikeriak kontatzen diren umore klabean. Gerrarteko Cabaret baten izena ere izan zen.  Lan honen muina, gerrarteko hiru alemaniar komikoen bizitza ikaragarri eta  ederra dira: Fritz Grunbaum, Kurt Gerron eta Werner Fink. Hiru komiko hauen historia Nazien terrore eta konzentrazio esparruekin estuki loturik dago. Baina ez dugu naziei buruzko istorio bat kontatu nahi, ez eta konzentrazio esparruei, ez eta juduen arazoari buruzkoa. Benetako gertaera historikoen erreferentziak baztertu gabe, Simplicissimus ESPAZIO eta DENBORAren mugak gainditzen ditu. Ez ditugu gertaerak kontatu nahi iraganeko pasadizua bailiran, berriro gertatu daitekeen zerbait bezala baizik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen