K1za rap abeslaria, Even1683, Urban 13,… San Andresko Jaietan ariko dira

0
641

Artista madrildarrarekin batera, Urban 13 kolektiboa, Gorane, Orbe y Kost, ELC 310, Even1683 eta DJ TVT ere izango dira Maiatzaren 1ean. Sanan Hip Hop Urban Festa bertako Jai Batzordeak antolatzen dihardu.

Kartela: Antolakuntza.

‘Sanan’go Jaien barruan, urban eta hip-hop kontzertuak eta dantzak ospatuko dira Gudarien plazan.

Maiatzaren 1ean izango da ekitaldi hau, arratsaldeko 19:00etatik aurrera hain zuzen, sarrera doakoa.

K1za artista madrildarrak, esaterako, rap erakustaldia emango du bertan, rock edota punk eraginei bizkarra eman barik.

Antolakuntzak nabarmentzen du “bere ahots hautsi eta nahastezinarekin, artista madrildarrak proposatzen duen rap-a hardcore baina sentikorra dela”.

Karteleran ere Donostiako Urban 13 kolektiboa nabarmentzen da, eta ildo honetan Jai Batzordeak azpimarratu du “berriro ere erakundeen arteko elkarlanaren garrantzia”.

Jaialdian parte hartuko dute ere bertako Even 1683 rap abeslaria, DJ TVTrekin batera, Gorane, Orbe y Kost, eta ELC 310.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen