Justiziazko eta eskubidezkoa delako, gutxieneko pentsioa 1080€ [Testua: Arrasateko pentsionistak]

0
487

Escrivák eta, ziur aski, Pedro Sanchezen Gobernuaren gehiengoak, proposatutako neurriei buruzko negoziazioa eta akordioak ahalik eta denbora laburrenean itxi nahi dituzte, eta bigarren fase batero utzi nahi dituzte beste batzuk, hala nola konputatzeko epea 35 urtera luzatzea pentsioaren soldata arautzailea kalkutatzeko.

Europako Batzorde Ekonomikoak neurri horiek bizkortzera eta horrek ekar ditzakeen kostuen “aurrezpena” kuantifikatzera behartzen du. Hasiera batean, funtsak Estatuaren zorpetze publiko sos handiaren kontrolaren kontrapartidarik gabe eman zitezkeela esaten zena, orain, egunetik egunera, gero eta nabarmenagoa da Europako funtsen liberazioa edo emakida zor publikoaren mugaren baldintzapean egongo direla, eta horretarako, besteak beste, pentsioetako gastu publikoa murriztu egin behar dela.

Beldur gara, Gobernuko ministrorik neoliberaleneki, proiektu kapitalistak zalantzarik gabe defendatzen dituztenak neurri oso partzial eta mugatu batzuekin batera, pixka bat zuritzeko asmoz, Gobernuaren gehiengoak barne, Europako batzordearen presioak erabiliko ote dituzten pentsio publikoak murrizteko neurri horiek justifikatzen saitzeko.

Deigarria egiten zaigu negoziazioetan parte hartzen duten eragileen opakotasuna eta informazio falta. Datozen hilabeteetan izango dugun egoera oso kezkagarria da, eta, horregatik, funtsezkoa eta premiazkoa da pentsiodunen mugimenduak erantzun sozial handia ematea, sindikatuekin eta beste gizarte-mugimendu eta talde batzuekin lankidetzan, pentsio publiko duinak eta lan eta gizarte-eskubideak defendatzeko.

Pobrezia gero eta handiagoa da, eta horrek kezka handia sortzen digu; izan ere, gizarte-laguntzetara eta elikagaien bankura jo behar duten pertsonen kopuruak gora egiten du, oinarrizko premiak asetzeko eta biziraun ahal izateko. Gipuzkoan DSBEko 12.567 hartzaileetatik 13.532ra igo dira pandemiaren ondoren, eta adin-taldeen arabera, igoera handiena 65 urtetik gorakoen artean gertatu da, DSBEko eskatzaileen %19 baitira.

Horregatik guztiagatik, justiziazkoa delako, ez dugu onartuko gure pentsioak murriztea, eta 1080 euroko gutxieneko pentsioa defendatzen jarraituko dugu.

TOLEDOKO ITUNAREN MURRIZKETARIK EZ!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen