Arrasatearraren margolanen ondoan Miguel Okina bergaratarrarenak ere egongo dira ikusgai.
‘Bi adiskide margolari’ izenburuaren azpian, Julio Galarta arrasatearraren eta Miguel Okina bergaratarraren margolanak ikusteko pintura-erakusketa inauguratuko da irailaren 9an, eguerdiko 12:00etan, Bergaran. Erakusketa Bergarako Aroztegi Aretoan izango da ikusgai irailaren 25era arte.