Julen Elorzak ‘La Gara’ lana aurkeztuko du MendiTourrekin Amaian

0
653

Zinemagile profesional arrasatearrak bihar (maiatzak 14) aurkeztuko du Arrasaten, Mendi Tourren harira.

Kartela: Mendi Film / Argazkia: Julen Elorza.

Julen Elorzak 15 urtetik gora daramatza grabazio-, edizio eta animazio-lanak egiten bezeroentzat nazioartean.

Bere ‘La Gara’ ikus-entzunezko lanak Mendi Filmeko 2023ko Sail Ofizialean lehiatu zuen.

‘La Gara’ italiar Alpeetako mendi-lasterketa bat dugu, baita munduko gogorrenetako bat ere.

Julenen 15 minutuko lan trinko, landu eta ikusgarria gozagai izango dugu Amaia Udal Antzokian, beste hiru sorkuntzekin batera:

‘Canto Rodado’, ‘Oinez’ eta ‘Captains on El Cap’. Sarrerak jada erosgai daude arrasate.eus webgunean.

Ekitaldi honen antolatzailea bbk mendifilm da eta babesleak Besaide Mendizale Elkartea, Arrasateko Udala eta eitb. Laguntzailea Zineuskadi.

Aurkezpena maiatzaren 14an (bihar) izango da, martizena, arratsaldeko 19:00etan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen