Julen Elorzak ‘La Gara’, 2023an Mendifilmeko Sail Ofizialean izana, Amaian aurkeztu du

0
500

Herritar ugarik ikus-entzun dute arrasatear zinemagilearen lan ederra. Lau urtetan egindako lana da, eta aurten Mendi Tourraren bitartez Arrasaten gozagai izan dugu.

Julen Elorzak 15 urtetik gora daramatza grabazio-, edizio eta animazio-lanak egiten bezeroentzat nazioartean.

Lau urtetan ‘La Gara’ izeneko ikus-entzunezko lanean jardun zuen, eta iaz lortu zuen Mendi Filmeko Sail Ofizialerako sailkatua izatea.

Ildo honetan, atzo ‘La Gara’ Arrasateko Amaian aurkeztu zuen, bertaratutako herritar ugarik lanarekin gozatu zuten, eta honela laburbildu daiteke:

“Kima, La Gara, munduko mendi lasterketarik gogorrenetarikoa da. Italiako Alpeetan egiten da, eta nazioartean oso ezaguna ez den arren, nortasun handia dauka. Lasterketa ikoniko horren istorioa da hau, eta bide batez, baita Hillary Gerardi korrikalariarena ere, paisaia liluragarrietan barrena korrika eginez amets bat gauzatu nahian: Kima lasterketako emakumezkoen marka berria ezarri nahi du”.

Atzo arratsaldeko Mendi Tourreko ekitaldian beste hiru sorkuntza ere ikus-entzungai izan ziren: ‘Canto Rodado’, ‘Oinez’ eta ‘Captains on El Cap’.

Ekitaldiko aurkezpen lanak Besaide Mendizale Elkarteko lehendakariak, Olatz Igartua Iturbek egin zituen.

Aipatzekoa da elkarte hau, Arrasateko Udala eta eitb ekitaldiko babesleak izan direla. Eta laguntzailea Zineuskadi.

Antolatzaile bbk mendifilm izan dugu, eta antolakuntzako lagun batek elkarrizketa bat egin zuen Julenekin ekitaldian.

Gogoratzekoa da arrasatear honek ‘Udalatx, Ura eta Atxa’ dokumentalaren sorkuntzan ere parte hartu zuela.

Era berean, ‘La Gara’ inguruko Val Masino eta Val di Mello gomendatu zien bertaratutako mendizaleei.

Ildo honetan, mendiarekin zerikusia duten ikus-entzunezko proiektuekin aurrera jarraitzen du, zorionak Julen eta segi gogor!

LA GARA (mendifilmfestival.com)

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen