Jugger eta erraketa kirolak izan dira protagonista aurreko asteburuan

0
270

Testua eta argazkia: Leintz Eskola Kirola.

Aurreko larunbateko atsedenaren ondoren ekintzaz beteta dator astebukaera hau. LH 3-6 mailako ikasleek erraketa kirolak landuko dituzte zapatuan Arrasateko elkartearekin batera eta ordutegia 11:30 - 13:15. Bestalde, kirol egokituko taldakeak Jugger topaketa izango du Arrasateko musakolako kiroldegian , 11:00 – 13:00 eta Arima galduak jugger taldeak gidatuko du saioa.

Hurrengo astean, kirol aldaketa egongo da. LH 3-4 mailako ikasleak futbolarekin hasiko dira eta LH 5-6 mailakoak saskibaloiarekin. Otsailaren 17an, 5×5 saskibaloi txapelketa antolatuko da Eskoriatzako kiroldegian LEK-en izena emanda duten ikasleentzat.

Bukatzeko, eskertuko genuke tontor bakoitza igo ondoren argazkiak formulategira igotzea. Igotzeko sakatu hemen. Dagoeneko, “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenean 1100 tontorretik gora igo ditugu. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen