Irailaren 22tik aurrera Under Grass erakusketa bisita daiteke Kulturateko klaustroan. Erakusketan Sara Ayesak, Nagore Chivitek eta Camilo Tononek egindako lanak ikus daitezke.
Nagoreren, Camiloren, Sararen, Ikerren eta Iñigoren jarrerak badu naturala eta, aldi berean, hedagarria den zerbait lanean ari direnean. Horrek geldiarazi egiten nau bitarteko, euskarri, testuinguru eta zentzu batetik besterako trantsizioaren bizitasunean. Uste duguna eta ustez desiratzen duguna aldarazten duen egonezinean, arintasunean eta aldakortasunean.
Erakusketaren osagarri, atzo arratsaldean, Judyk, Iker Ruiz de Apodakak musika elektronikoko kontzertua eskaini zuen. Judyren musika urriaren 21era arte irekita egongo den erakusketaren osagarri izan zen.