Argazkiak: Desoreka Judo Kluba.
Atzo arratsaldean, Desoreka Judo Kluba-k atzo doako saioa eskaini zuen Biteri plazan, hezkuntza-ikuspegitik eta adin guztietara egokituta. Edozeinek izan zuen judoa gertutik ezagutu eta praktikatzeko aukera. Gaur, irailak 3, Aretxabaletan eskainiko dute saio bera.
Judoak koordinazioa, indarra edo kontzentrazioa hobetzeaz gain, errespetua, ahalegina, ardura eta elkarlana bezalako balioak sustatu zituen klubak hurbildu ziren pertsonei, giro ludiko eta motibatzaile batean.
Gainera, Desoreka Judo Kluba-k hezkuntzan graduatutako irakasleak ditu, unibertsitate-mailako psikomotrizitate eta psikopedagogia prestakuntzarekin, haur eta ikasleen ongizatea eta garapen osoa bermatu uten uneoro. Metodo honek judoa kirol hutsa izateaz gain, hazkunde pertsonal eta sozialerako tresna bihurtzen du.










