Jubilatuen etxeetako tabernak zabaltzea baimendu du Udalak

0
883

Abaroako ile-apaindegiak ere ateak ireki ahal ditu. Guztiek “segurtasun eta higiene neurri guztiak betez garatu beharko dute beren lana”.

Beheko testua: Udala. Argazkia: MB Artxiboa.

Arrasateko erretiratuen etxeetako tabernak eta terrazak eta Abaroako etxeko Etxaluze ile-apaindegia gaurtik, maiatzaren 26tik, irekitzeko baimena eman du Udalak. Betiere, segurtasun eta higiene neurri guztiak betez garatu beharko dute beren lana.

Etxaluze egoitzako taberna eta ile-apaindegia bihar, maiatzak 27, zabalduko dira. Baita Musakolakoa ere. Toki Argi eta Erguingo zahar egoitzetako tabernek epe laburrean zabalduko dute.

Hori horrela, tabernen kasuan, jarduera berrabiaraziko da barruko espazioan eta terrazan. Bi kasuetan, gehieneko edukiera %50ekoa izango da, eta bi metroko tartea egongo da mahaien artean edo mahai multzoen artean. Establezimenduetan artatutako pertsonek eserita egon beharko dute beti.

Ile-apaindegiaren kasuan, lan honetan bezeroen eta profesionalen artean eman behar den hurbiltasuna kontuan hartuta, oso neurri zorrotzak hartu behar dira kutsadurak prebenitzeko eta segurtasuna bermatzeko, bai langileen kasuan, bai bezeroen kasuan.

Lan mota honetan COVID-19 kutsatzeko arriskua murriztera bideratutako prebentzio-neurriak honako hauetara bideratuta daude: bezeroen arteko segurtasun-tartea mantentzea eta higiene-neurriak ahalik eta gehien zorroztea.

Segurtasun-distantziari eusteko, aldez aurretik hitzordua hartzeko sistema bat ezarriko da, eta langile bakoitzeko bezero bakar batera mugatuko da, eta ezin izango da itxarote-eremurik egon.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen