Jubilatuen Etxeak San Isidron jarraituko du “gutxienez 10 urtez”

0
695

Udala eta Parrokia akordio batera iritsi dira. Udalak iragarri duenez “2031 bitartean hilean 1.081 euro ordainduko” dizkio Parrokiari. Hala, Parrokiak konpondu egingo du San Isidroko eraikinaren teilatua.

Argazkia: Google Maps.

Udalak azaldu duenez, duela 17 urte, 2005eko martxoaren 16an, Arrasateko Udalak eta Donostiako Apezpikutzak hitzarmen bat sinatu zuten.

“Horri esker Musakolako Jubilatuen Etxeak urte hauetan guztietan San Isidro Ermitan izan du bere lekua”.

Hitzarmenaren arabera, “Arrasateko Udalak lokalaren teilatuaren konponketa egiten zuela eta ordainean, trukean, jubilatuen lokala erabiliko zuela doan epealdi baterako, hain zuzen 10 urterako beste 5 urte izanik luzagarria”.

Oraintsu, Arrasateko Udalak eta San Joan Bataiatzailea Parrokiak akordio berri bat lortu dute “beste 10 urterako. Modu honetan Jubilatuen etxeak bertan jarraitu ahal izango du gutxienez beste 10 urte”.

Akordio berriak “2031 urte arte iraungo du eta erabileraren truke Udalak errenta bat ordainduko dio San Juan Batailatzailea parrokiari, 1.081 eurokoa hilean”. Era berean, San Joan Bataiatzailea parrokiak “konpondu” egingo du San Isidro elizaren teilatua.

Alokairu kontratua sinatu egin dute Maria Ubarretxena alkateak eta Victoriano Etxabe funtziotako parrokoak.

Lorturiko akordioa “oso positibotzat” jo dute: “herritar asko eta askok erabiltzen duten zerbitzuari jarraipena bermatu diogu elizbarrutiarekin lortutako akordioaren bitartez”.

Baloratu dutenez, “hilabetetako elkarlanak bere fruituak eman ditu herriarentzako hain onuragarria den zerbitzuari egonkortasuna emanaz”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen