49 urteko arrasatearrak Debagoieneko Asanblearen eta bere alderdiaren babesa izan ditu. Aurkezpenean azpimarratu du beharrezkoa dela “pertsonei begietara begiratuko dien Udal-gobernu bat, gertukoa, komuna eta guztiona zainduz”.
Arrasateko eta Debagoieneko Ezker Anitza IUk gaur arratsaldean bere alkategaia aurkeztu du bertako egoitzan.
Juankar Dávila arrasatearra da, 49 urte ditu, bi seme-alaba eta Ostalaritzako langilea da. Hortaz gain, saskibaloia gustuko du eta Errealeko zalea da.
Aurkezpenean azpimarratu du “gaur konpromiso bat hartzen dudala nire alderdiarekin, Ezker Anitza – Izquierda Unidarekin, non denok ilusio handia jarri dugun: nire bizilagunen konfiantza irabaztea, 2023an gure udalerriak, Arrasatek Udal-gobernu bat izan dezan, pertsonei begietara begiratuko diena, gertukoa, komuna eta guztiona zainduz”.
Hortaz gain, adierazi du “ziur nagoela Hauteskundeetan emaitza on bat lortuko dugula, hori da gure helburua, eta gure aldetik guztia jarriko dugu hori lortzeko”.
“Gaur aukera daukat nire lagunen, bizilagunen, militanteen, sinpatizanteen eta hedabideen aurrean Ezker Anitza – Izquierda Unidak Arrasateko Udalera aurkeztuko duen hautagaitza defendatzeko”.
Alkategaiak eskertu du “nire alderdi politikoaren eta Debagoieneko Asanblearen babesa, aukeratu bainaute hautagaitzaren buru gure bizilagunen beharrak asetzeko, beren espektatibak betezeko eta datozen 4 urteetan euren alde lan egiteko”.
Ezker Anitza – Izquierda Unidaren Arrasaterentzako proiektua “bertako gizon-emakumeentzat da, eskubideetan eta askatasunetan oinarrituta, elkartasunean eta elkarbizitzan. Jakin badakizkigu zein diren gure herriko gehiengo sozialaren beharrak”.
“Zortzi urte daramatzagu pertsonetan oinarritutako planik eta ideiarik gabeko Udal-gobernu batekin. Udal-gobernuak ez du bizilagunekiko interesik azaltzen, eta ez da kapaz jendearen eguneroko arazoei heltzeko. Aldaketarako garaia da, gure proiektuak abiatzeko”.
Aldaketa hori “Ezker eraldatzaileetik iritsi behar da, guk ordezkatzen duguna. Gure udalerriaren ikuspuntu berri baterantz egin nahi dugu aurrera: garatuagoa, kudeaketa ekonomikoa sektore zaurgarrienerantz bideratuz, zerbitzu publikoak hobetuz, eta egiturazko nahiz funtzionamendu-neurriak hartuz, botere dinamikak aldatzeko, Herriak boterea baliatu dezan”.
Horregatik guztiagatik “zuen babesa beharko dugu maiatzaren 28an, Udal-hauteskundeetan. Arrasate garatzen dago, eta exijentzia sozial berrietara egokitu behar gara, gure etorkizunerako erronkak onartuz eta herritar denak kontuan hartuta”.
Juankar Davilak Ezker Anitza-IUren hautes-programaren oinarrizko zenbait helburu azaldu ditu: “hemendik aurrera zentzuzko hirigintza baten alde lan egitea, hirigintza jasangarri bat garatzearen alde, oinarrizko zerbitzu publikoekin batera, zuzenki kudeatutakoak, azpiegiturak, berdeguneak eta ekipamenduak”.
“Gure herritarren bizitza-kalitatea handitzea, politika sozialak sustatuz, eta zerbitzu publikoak hobetuz. Etxebizitza duina ahalbidetzea eta enplegua sustatzea garai zail hauetan. Udalerri bat kultur- eta ekonomia-topagune bezala”.
Era berean, “hezkuntza zaintza bat proposatzen dugu, gure eskumenen baitan, gazteak berdintasunean formatzen jarrai daitezen, edozein dela euren jatorria, erlijioa edo generoa, eta segregazioari behin betiko bukaera ematea.
“Anbizio hain handiko egitasmo hau betetzeko, ahalik eta talde onena izango dugu; hautagaitza orekatua duena; pertsona independente ugarik parte hartzen duten hautagaitza, bizilagunei Arrasateko ezkerreko hautagaitzarik onena eskaintzeko. Baina batez ere behar dugu bizilagunek gure proposamenarengan konfiantza izatea”.
“Une honetan nire gain hartzen dut eraldaketa prozesu honen buru izateko erronka, Arrasaterekiko konpromiso pertsonal eta politikoa hartuz. Hemendik aurrera, gure erronka da Ezker Anitza-IU aukera fidagarria garela konbentzitzea, Arrasaterako proiektu eta programa on batekin”.
Era berean, ekitaldian ere parte hartu dute Juan Luis Merino Ezker Anitza-IUren Gipuzkoako Antolakuntza idazkariak eta Arantza Gonzalez alderdi bereko Gipuzkoako koordinatzaileak.
Juan Luis Merinok azpimarratu du “1986an sortutako Izquierda Unida izaten jarraitzen dugula. ‘NATOri ez’, Anguitaren,… seme-alabak gara”.
“Ezker eraldatzailearen printzipioei eusten diegu herri honetan, eta gure ezaugarria ondradutasuna da udal-politikagintzan, hau da, gure gustukoena, Arrasateko bizilagunengandik hurbilekoa”.
Ildo berean, Arantxa Gonzalezek gehitu du “Ezker Anitza-Izquierda Unidaren oinarriak funtsean zerbitzu publikoak direla. Argi daukagu langileok zerbitzu publikoak nahi baditugu, zaindu egin behar ditugula”. Asanbladaren eta alderdiaren izenean baieztatu du “Juankar Davilak gure babes osoa duela”.