Juanjo Ansoategi hil da [Tulankide-ko testua]

0
1370

Testua: Tulankide

Fagor Ederlaneko presidentea izan zen urte askoan eta Victorio Luzuriagako (Usurbil eta Tafalla) kooperatibizazioaren eragilea. Fagor Taldeko presidentea ere izan zen zortzi urtez.

Hil da, 75 urte zituela, Juanjo Ansoategi, Fagor Ederlaneko presidente izandakoa 12 urtez. Juanjo Arrasatekoa zen, eta kooperatiba-balioekin oso konprometituta zegoen. Victorio Luzuriaga, Usurbilgo lantegia (Gipuzkoa) zein Tafallako lantegia (Nafarroa) kooperatiba bihurtzea izan zen bere “lanik” aipagarrienetako bat. Zalantzarik gabe, prozesu oso neketsu eta delikatua izan zen, eta Juanjok elkarrizketarako eta arnasa luzeko proiektuak lantzeko gaitasunarekin administratzen jakin zuen. Fagor Ederlan Tafallako lehen presidentea izan zen, hiru urtez.

Halaber, Ansoategi Fagor Taldeko presidentea ere izan zen, eta sei urtez LagunAro BGAEko Kontseilu Errektoreko kide. Era berean, MONGRAGONeko sektore-dibisioen konfigurazioarekin, Automobilgintza Dibisioko lehen presidentea izan zen.TU Lankide berarekin lan egin zuten pertsona batzuekin hitz egin du bere nortasunaren ezaugarri batzuk gogoratzeko.  Eta denak bat etorri dira horietako batzuk aipatzerakoan. Adibidez, “Abertzale” handia zela, edo kargu sozialetan izandako esperientziak “maisu” bihurtu zuela kooperatibetan ardura hori hartu behar izan duten pertsona askorentzat.

Edo karisma berezia zuen tipo bat zela, “Maitagarria”, ekitaldi publikoetan lehen lerroan egotea asko gustatzen ez zitzaiona, eta epe luzera pentsatzeko eta helburu horren alde egunerokoan lan egiteko gaitasuna zuena.Lerro hauetatik besarkada bat eman nahi diogu Juanjo Ansoategiren familia osoari, bereziki Rosa Mari emazteari eta Euri alabari. Goian bego Juanjo!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen