Zuzenbideko irakaslea den Juanjo Alvarezek hitzaldia eskainiko du bihar Goienagusik eskainia. Goizeko 10.00etan izango da Bergarako Seminarixoan eta hitzaldiaren izenburua “Escocia y el dilema europeo:¿un nuevo reférendum?” izango da. Hitzaldia gazteleraz izango da eta politika bezalako gaiak oso gertutik aztertuko ditu.
2014an, Eskoziak ikasgai garrantzitsua eman zuen, Europari eta munduari erakutsi baitzien nola zen posible estatu bateko kide izatearen estatusari buruzko eztabaida desdramatizatzea, identitate-gaiak eta Estatuko erakunde baten barruan dagoen errealitate nazional baten aitorpenari lotutakoak aldez aurretik bideratuta daudenean, adiskidetasun- eta itun-borondate batek gidatutako kultura politikoari esker.
Erreferenduma egin zen, legezkoa eta itundua, eta independentziaren aldeko aukerak ez zuen bere helburua lortu. Erreferendumean Eskoziaren sezesio-proposamena errefusatzen lagundu zuten faktoreen artean, bertako biztanleak Erresuma Batutik bereizteak EBtik kanpo utziko ote zituen beldurrak indarra izan zuen.
Zer faktore erabakigarri eta katartiko sortu da orain? Brexit-a, eskoziar herriak erabat baztertu zuena ( % 62 EBn jarraitzearen alde agertu zen, eta % 38 EBtik irtetearen alde), eta behin gauzatuta, Eskoziako herritarren baitan beste hausnarketa-prozesu bat ireki duena.