Juan Mari Urrutia ‘Patxi’ren erakusketa ikusgai Aretxabaletan

0
762

Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean Juan Mari Urrutia ‘Patxi’ arrasatearraren ‘Marradurazko marrazkiak’ erakusketa ikus daiteke egunotan.
Erakusketan, artistak bere bizitzan zehar egindako 49 marrazkiz osatutako bilduma bat ikus daiteke. Marrazkietan, besteak beste, inguruko paisaiak ikus daitezke. Artista aurtengo urtarrilaren 20an zendu zen.

Oso gaztetatik gustatu zitzaion margotzea. Hasieran olioz margotzen zuen, baina gero marrazketa zaletu zen. Bere lan gehienak lumatxo estilokoak dira. Erakusketan erakusten diren koadroak boligrafoz eta errotuladorez eginda daude, hainbat euskarriren gainean. Erakusketa ostegunera arte, azaroak 30, egongo da ikusgai.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen