Testua: Josemari Velez de Mendizabal
Arrasateko Mondra futbol ekipoak atezain onak izan ditu historian zehar, gogoangarriak. Juan Madinabeitiak, “Mosholo” edo “Manuka” gaitzizenekin ere ezagututakoak, denbora tarte bat bete zuen Mondraren atea zaintzen, eta ospe handia lortu zuela esan daiteke, herrian eta inguruko futbol zelaietan.