Juan Luis Elizaran Trojaolak ere ez du alperrik galdu Mondraberrik antolatutako udako argazki lehiaketan parte hartzeko azken aukera.
Bere kasuan, bi argazki aurkeztu dizkigu. Lehena «Bordeleko San Andres katedralekoa da, 1906a.ean Urbano II.a aita santuak kontsakratua, Frantziar gotikoaren harribitxia. Ikusgarria.

Bigarrenean «Juame Plensa artista espainiarrak egindako eskultura bat» ikus daiteke eta azkenean «Anayeteko aintzira, Pirineotako sumendien aztarnarik ikusgarrienak».
Epaimahaia argazkilaritzan adituak diren pertsonak osatuko dute. Saria bi pertsonendako afari goxo bat izango da, Udala auzoko Larrinetxe jatetxean.





