Testua eta argazkia: Josemari Velez de Mendizabal. Juan Karlos Guerra Arrasateko historialariak euskaraz idatzi zuen zenbait artikulu eta liburu.
Horietako batera jotzen dut gaur, Guerraren euskarazko ekoizpenaren lagin txiki bat dena. Arrasatearrak Donostian “Euskal Esnalea”ren eskariz 1922ko apirilaren 9an “Gure olerkari zarrak” tituluarekin emandako hitzaldia da, eta elkarte horren aldizkarian argitaratu zen 1924an.