Juan Carlos Irizar eta Elkarrekin Bila omendu ditu Aita Menni Ospitaleak

0
647

Gaurko argazkiak: Aita Menni Ospitalea.

Gaur goizean Ospitaleak Juan Carlos Irizarri gorazarrea egin dio. Izan ere, konpositore eta pianista oñatiarra Aita Menniko Pazienteen Koruaren zuzendaria izan zen.

Alabaina, 2021. urtean zendu zen eta bere omenez Ospitaleko emanaldien aretoa bere izen-abizenarekin bataiatu dute gaur. Hartara, omenaldian plaka bat bistaratu dute aretoko sarreran.

Ekitaldi honetara bertaratu egin dira Juan Carlosen alarguna (Itziar Aizpurua), beste senide batzuk, zenbait lagun eta Ospitaleko Zuzendaritza. Bertan ohorezko aurreskua dantzatu da.

Testuinguru berean, atzo Aita Mennik omenaldia egin zion ‘Elkarrekin Bila’ egitasmoari. Arantzazuko ekimen hau 2014an abiatu zuten, eta ordutik 1.300 pertsonarekin izan da, tartean Aita Menniko hainbat lagunekin.

Omenaldia baino lehen Ospitaleko koruko partaideek lau kantu eskaini zituzten, eta publikoaren txaloak jaso zituzten.

Aurrera begira, etzi (osteguna) omenaldia egingo diete jubilatzen diren Aita Menniko langileei. Gainera, Ospitalean 25 urte lanean daramatzatenei erloju bana oparituko diete, ohi denez.

Hiru ekitaldi hauek Benito Menniren heriotzaren 109. urteurrenaren baitakoak dira. Pertsona honek Arrasateko Ospitalearen fundatzailea izan zen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen