Juan Arzamendi Musika Etxe eta Consumer parean ere TAO jarriko da

0
382

Hau da, Zerrajera kalean aparkatzeko sistema hori ipiniko da Etxaluze ingurutik Aprendices ondora arte. Udalak ez du oraingoz TAOn sartuko Aprendicesko bidegurutzetik txakurren gunearen arteko zatia (Ospitalearen atzealdearen inguruan).

Aurreko astean Zerrajeran TAO marrazten hasi ziren, eta aurki kale honetako aparkaleku gehiagotan marrazten jarraituko dute.

Izan ere, Udalak Kulturolaren eta Aprendices kalearen arteko zatia ere TAOn sartu du, hau da, Juan Arzamendi Musika Etxearen pareko zatia.

Baita Consumer-Kulturola arteko zatiaren supermerkatuaren ondoko aparkalekuak ere. Horren guztiaren ondorioz, TAO honela geratuko da Zerrajera kalean:

  • Consumer ondotik Etxaluze ingurura (errepidearen bi aldeetan): bertakoentzako TAO
  • Cosumer ondotik Aprendices ingurura (errepidearen bi aldeetan): TAO urdina
  • Aprendices ondotik Pipi-can ingurura (errepidearen bi aldeetan): ez da aurreikusten oraingoz bertan TAO jartzea.

Udal-gobernuak adierazia zuen TAO “Kulturolatik Etxaluze arteko zatian soilik” jarriko zela, baina Osoko Bilkurak onartutako agiri ofizialak zehazten du Kulturola-Aprendices artean ere jarriko dela.

Dagoeneko bi TAO makina jarri dituzte, bata Consumerren ondoan eta bestea Juan Arzamendi Musika Etxearen ondoan. Makinak oraingoz ez daude martxan.

Udal-gobernuak atzo, abuztuaren 17an, iragarri zuenez, aldaketa hauek “irailetik aurrera” aplikatuko ditu.

Udalak gehitu duenez, “irailean aldaketak indarrean sartzen diren heinean komunikatuko ditugu”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen