Joxemari Iturraldek eman du hitzaldia Kulturaten, eta gehienbat hiru obra izan ditu hizpide: Pierre Loti-ren ‘Ramuntcho’ (‘Ramuntxo’), Victor Hugo-ren ‘Ernani’ (‘Hernani’) eta Prosper Mérimée-ren ‘Carmen’ (‘Karmen’).
‘Literaturak kontatzen diguna: Euskaldunak munduan zehar eta atzerritar ospetsuak Euskal Herrian’ hitzaldia izan da Kulturaten.
Lagun ugarik jarraitu dute ekitaldia gaur goizean bertatik bertara, Goienagusi elkarteak antolatuta. Hizlari lanetan Joxemari Iturralde Uria aritu da, curriculum luzekoa.
Ekitaldiak batez ere Pierre Loti-ren ‘Ramuntcho’ (‘Ramuntxo’), Victor Hugo-ren ‘Ernani’ (‘Hernani’) eta Prosper Mérimée-ren ‘Carmen’ (‘Karmen’) izan ditu hizpide. Baita hiru idazleen bizitzak ere.
Erromantizismoak indar handia zuen garaia aztertu du, besteak beste, frantziar literaturak euskaldunak bidelapur bezala aurkezteko joera izatean.