Josu Tornay nagusitu da Beteranoen Gipuzkoako Txapelketan

0
353

Aste Santutako opor egun hauetan Beteranoen Gipuzkoako Txapelketa jokatu da eta bertan Josu Tornay nagusitu da. Torneoan 50 urte baino gehiago Gipuzkoan federatutako jokalariek parte hartu ahal zuten. Josu torneoko faborito nagusia zen eta oso ondo hasi zen ere, lehen 4 partidak irabazita. “5 partida hasi aurretik txapelketa ja nirea zen eta ia edozein emaitzarekin, galtzen ere, txapela jantziko nuela banekien. Hala eta guztiz ere, ez nintzen azken partidan berdinketa errez batekin konformatu eta 4 orduz irabazten saiatu nintzen. Aukera asko izan nituen, baina denbora gutxi geratzen zenean ez nuen preziso jokatu eta berdinketa onartu behar izan nuen. Azkenean, nire lehen partehartzean kategoria honetan txapeldun izan naiz 4,5 punturekin 5 partidetatik”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen