Josu Tornay hirugarren Euskal Herriko txapelketan

0
205

Arrasatearra Gipuzkoako txapelduna da, eta nazio mailako lehiaketan bi faborito nagusiei irabazi zien. Hala ere, ondorengo partida batzuetan ez zuen hain ondo jokatu. Dena den, meritu handiko txapelketa egin zuen, beraz zorionak Josu!

Beheko testua eta argazkia: Josu Tornay

Joan den asteburuan Txarriduna Hotelean (Elgoibar) Beteranoen Euskal Herriko Xake Txapelketa jokatu zen. Lurralde bakoitzeko 2 sailkatuek, iazko txapeldunak eta Euskal Federakuntzak gonbidatutako jokalari batek parte hartu genuen. Faborito nagusia Gerardo Fernandez bilbotarra zen. Maisu Kandidatu titulua dauka eta 2200 elo inguru. Ni, nahiz eta Gipuzkoako Txapelduna izan, 10 sailkatuen artean 6.a nintzen rankingean.

Hala eta guztiz ere, lehen txandan Gerardo Fernandezen kontra tokatu zitzaidan jokatzea, eta oso partida ona eginda irabazi nion. Bigarren txandan Jose Angel Besga beste bizkaitarraren kontra jokatu nuen eta irabazi nion ere. Gauzak horrela, 3. txandan dagoeneko torneoko liderra nintzen, eta gainera 2 faborito nagusiak gaindituta. Baina 3. txandan Mariano De Pablos nafarraren aurka posizio oso on bat ez nuen aprobetxatu txapelketa ia erabakita lagatzeko eta berdinketa baino ez lortu nuen. Horrela zapatuko txandak bukatu ziren. Ni oraindik liderra, baina azken partidarekin apur bat ukituta.

Domekan 2 partida gehiago jokatu behar ziren eta 1,5 puntu aterata nahikoa neukan titulua eskuratzeko. Goizeko partidan gainera irabazteko posizioa lortu nuen eta gogor saiatu nintzen 4. txanda horretan torneoa erabakita lagatzen. Baina denboraz gaizki ibili nintzenean abantaila galdu nuen eta aurkariak berdinketa eskaini zuen. Nik arriskatzeko erabakia hartu nuen. Erabaki txarra izan zen, ze berdinketa hor onartuta azken txandan nire eskutan egongo zen txapela irabaztea. Jokaldia txarto irten zitzaidan eta partida galdu nuen. Azken txandan errez irabazi nuen, baina txapelketa dagoeneko nire eskuetan ez zegoen eta Besgak eta Fernandezek ez zuten euren partidetan huts egin. Azkenean txapelduna Gerardo Fernandez bilbotarra izan zen, bigarrena Jose Angel Besga portugaletetarra txapeldunorde eta ni hirugarren sailkatua.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen