Josu Tornay bigarren Euskal Herriko Beteranoen Txapelketan

0
420

Testua eta argazkiak: Josu Tornay.

Asteburu honetan Ermuan Euskal Herriko beteranoen txapelketa jokatu da eta Josu Tornay txapeldunordea izan da. Arrasatearra Gerardo Fernandez faboritoaren kontra berdinketa lortu zuen lehen txandan. Horren ostean 3 partida jarraian irabazi zituen, Pedro Viñal nafarra, Fran Ladron de Guevara arabarra eta Jose Angel Besga bizkaitarraren aurka. 5.ean berdinketa lortu zuen Fellix Manso urnietarraren kontra eta horrela 4 puntu eskuratu zituen.

Gerardo Fernandezek 4,5 punturekin txapela jantzi zuen eta Josu Tornay 2.postuarekin konformatu behar izan zuen berriro, 2022an bezala. 52 urteko xakelari arrasatearrak denboraldi ona osatu du. Frantziako Ligan, Aviron Bayonnais taldearekin Frantziako 2.maila mantendu du eta Hondarribia Marlaxka taldearekin Euskal Ligako 5.postua lortu du ohorezko mailan. Indibidualki Euskadiko txapelketa absolutuan 12.an postua apirilean lortu zuen eta orain beteranoen artean 2.a.

Josun seme-alabek ere denboraldi txukunak bete dituzte. Haizea Tornay emakumezkoen Gipuzkoako txapelduna izan zen abenduan eta Euskadiko 4.a apirilean. Aritz Tornay, berriz, Gipuzkoako txapeldun sub 16 izan zen abenduan eta Euskadiko txapeldun sub 16 apirilean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen