Josu Arteagak ‘Memorias de la mar ciega’ liburua plazaratu du

0
715

Argazkia: Josu Arteaga / Irudia: Liburuaren azala.

Josu Arteaga, idazle arrasatear ezagunak berriro harritu ditu bere jarraitzaileak, ‘Memorias de la mar ciega’ izeneko liburu liluragarria plazaratuz. Irakurleak literatura-esperientzia paregabe batean murgilduko dituela agintzen du. 13 urtetako geldiunearen ostean, liburu honekin, irakurleari lehenengo paragrafotik heltzen dio, eta istorian murgilduko du.

Kazetaritzan lizentziatua, hainbat hedabide digital, irrati eta idatziren kolaboratzailea izan da. ‘Eskuak Barura!’ liburuan bere bederatzi poema-liburu argitaratu ditu, eta beste bost egileri ere argitaratu dizkie. Hainbat literatur eta kazetaritza lehiaketa irabazi ditu.

‘Memorias de la mar ciega’, liburuan Josu Arteagak bere estiloarekin jarraitzen du; pentsatzen duena isildu gabe. Liburuan dioen bezala, munduari ez dio konponbiderik ikusten. “Belaunaldi gutxi batzuetan, lurra lantzetik eta gizakia esplotatzen duen fabrika-mundutik, txakurrari katiuskak erostera igaro gara hipsterrez betetako herrixka batean. Nekazari eta langileengadink eta gilipollasetara WiFi bila, ‘influenserren’ lelokeriak ez galtzeko.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen