Joskintza ikastaroa egingo da Urtarriletik Apirilera. Tailer honetan, antolakuntzatik adierazi dutenez, josteko makina martxan jarri eta lehen osagarri eta arropak josten ikasiko dute ikasleek. Ikastaroa ostegunetan 16.30-etatik 18.30-etara edo 18.30-etatik 20.30etara izango da. Kuota 95 eurokoa izango da (90 bazkideak) eta irakaslea Dunixe Royo izango da.