Arrasatearrak bere ezagutzak partekatzen jarraitu du 2021ean, besteak beste, Hots Begi Danbolinak blogaren bitartez. 65 artikulu inguru egin ditu, eta horietatik guztietatik ondokoak izan dira irakurrienak. Zorionak Josemari!
Argazkia: Noticias de Gipuzkoa, artxibokoa.
1 HIRUROGEIETAKO MUSIKA ARRASATEN. Los Dragones, Los Jaguars…
https://txemax3.blogspot.com/2021/09/hirurogeietako-musika-garaikidea.html
Iragan mendeko seigarren hamarkadaren lehen urteetatik Arrasateko musika “berria”ren magma pil-pilean zegoen, mundu osoan bezalatsu. Gu ez ginen desberdinak eta diktadura politikoaren presioak era guztietako zailtasunak jartzen zituen arren, egia da musikarako grinak gazte askorengan piztu zuela eta ahaleginak eta bost egiten genituen, estatutik eta, batez ere,
2 ARAMAIOKO ATXIN BASERRIKO KRIMENA
https://txemax3.blogspot.com/2021/01/aramaioko-atxin-baserriko-krimena-2tik.html
1843ko jazoera bat ekarri nahi dut, estatuko garaiko prentsak garrantzia eman baitzion, eta XIX. mendeko kazetaritzaren lagintxo bat delakoan interesgarria iruditu zait blog honetako irakurleei azaltzea. Etxagueneko barrutia den arren, Oleta isurialdeko Atxin baserrian 1843ko egun batean bizi izandakoa ikusiko dugu eta haren ondorioak zeintzuk izan ziren.
3 BIGARREN “LEHEN” DANBORRADA : 60 URTE
https://txemax3.blogspot.com/2021/06/bigarren-lehen-danborrada-60-urte.html
Baina ez zen hura Arrasaten ikusi ahal izan zen lehen daborrada. Horretarako 1929ra arte igo beharko genuke, eta ez San Juan jaietara, baizik eta Santamasetara. Orduan ere, herriko elkarte batek hartu zuen bere gain Donostikoaren gisako espektakulua gure kaleetara ekartzeko erantzukizuna.
4 ARRASATEKO MIRAFLORES BASERRIA
https://txemax3.blogspot.com/2021/11/arrasateko-miraflores-baserria.html
Arrasateko “Miraflores” baserriaren inguruan ezkutuak izan dira historian zehar eta lehen ere aritu gara gai honetaz txoko honetan. Gaur ostera itzultzen naiz gaira. Miguel Madinabeitiak lerro askotarako gaia eskaini zuen bere ibilbide luze samarrean eta sarritan adierazi dudan moduan, bere ekarpenak interesgarriak ez ezik argigarriak gertatu ziren historian zeharreko mugarri batzuk ipintzeko
5 ARRASATEKO AZKEN ERROTA ETA ERROTARIA
https://txemax3.blogspot.com/2021/12/arrasateko-azken-errota-eta-errotaria.html
Jose Mari Arabaolaza “Errota”ren izenean zegoen herrian izandako azken errota eta errotariaren gain aritu nahi dut: Oxina-Errota (Osinaga hitzaren eratorria) Eta datuen iturririk nagusiena – esanda dagoen moduan- Antxoni zor diot. Historian gora egin zuen donostiarrak Musakola aldeko errotaren lehen arrastoa aurkitzeko.
ESKERRIK ASKO IRAKURLE GUZTIEI