Joseba Heriz Azkoaga «ezinbestekoak» eraman du aurtengo Musakolako Urrezko Astokiloa

0
3546

Bertolt Brechtek bere garaian idatzi zuen, edo gutxienez hari esleitzen zaio «ezinbestekoak» poema. “Gure artean badira behin borrokatu direnak; horiek garrantzi handikoak dira/

Badira beste batzuk denboraldi luze batez borrokan aritu direnak eta horiek oraindik garrantzitsuagoak dira /Baina izan badira, bizitza osoa borrokari eman diotenak eta horiek ezinbestekoak ditugu”. Azken multzo horretako kide bati ,«beti lanerako prest, beti aurpegi onarekin, beti auzoaren alde…», Joseba Heriz Azkoagari eman dio gaur Musakola-Ziorlako jai batzordeak aurtengo “Urrezko astakiloa”, bere komunitatearen alde eskainitako saria.

Ekitaldi xume, baina hunkigarri batean, etxekoez inguratua, baita teknologia berrien laguntzarekin Musakolatik urrun zirenen babesean, jaso du Joseba Herizek «espero ez» baina ondo baino hobeto merezitako saria, auzotarren alde egindako guztiagatik.

Azkenerako, eguraldia ere batu da ospakizunetara, egunaren zatirik handienean, gutxienez ateri eutsi baitio zeruak, jai batzordeko kideek hainbeste mimo eta ilusioz prestatutako egitarauari beste kolore bat emanaz. Gaua luzatu zitzaienei ohetik jaikitzea apur bat kosta zaien arren, bazkalordurako «Musakolako errepublika askeko» biztanle guztiak, zapia lepoan, kalean ziren eguna elkarrekin konpartitzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen