Goienagusik antolatuta, Joseba Barandiaranek ‘Beste krisi bat’ hitzaldia eskaini du Kulturateko areto nagusian. Ohi bezala, Goienagusiren deialdiak erantzun bikaina izan du eta aretoa bete egin da.
Barandiaranek azken hilabeteetako egoera ekonomikoaz hitz egin du. Ukrainako gerrak elektrizitatearen eta petrolioaren prezioen igoeran izan duen eragina aztertu du, baita ere, inflazioaren hazkundean eta interes-tasen igoeran. Bestalde, Barandiaranek krisi berri baten etorreraz hitz egin du eta bere ezaugarriak aztertu ditu.
Joseba Barandiaran
Joseba Barandiaran gaur egun Laboral Kutxako Finantza Plangintza zuzendari, Jasangarritasun alorreko ardurekin da, horretarako Mondragon Unibertsitateko irakasle lanak utzita. Aurretik, 23 urte egin zituen BBVAn ardura ezberdinetan (batik bat arrisku sailean eta Ikerketa Sailean, Research delakoan). UPV-EHUn ekonomian lizentziaduna, Banco de Españaren Cemfi fundazioan masterra egina eta, legazpiarra, Bilbon bizi arren.
