Dakiguna da Jose Urkiola Mexikoko Zacatecas lurraldera heldu zela meatzetan lan egitera. Zilarra zen gai erakargarria eta mundu guztitik iristen zen lurralde hartara jendea, gehienak Espainiatik enbarkatuta. Hara ailegatu zen arrasatearra eta meatzetan enplegatu zen. Gauza ondo joan zitzaiola ematen du eta arrastoa utzi zuen.