Gaur goizeko 10:30ak aldera hasi dira Arrasateko Iturbide egoitzan egoiliarrei eta langileei Covid-19 txertoa ematen. Guztira 85 egoiliarretatik 84k jaso dute txertoa, eta 91 langileetatik 87k. Txertaketa bi egunetan egingo da, eta horien artean atseden egun batzuk utziko dira, txertatutako pertsonen bilakaera baloratzeko.

Txertoa hartzen lehenak Iturbideko langileak izan dira. Gaur 41 txertoa jasoko dute. Ondoren, egoiliarren txanda iritsi da. Txertaketa alfabetoaren arabera egin da, bai langileekin, bai egoiliarrekin. 72 urteko Jose Ramon Abasolo Heriz izan da lehen egoiliarra. Abasolok adierazi duenez, “Ilusioz handiarekin nago. Martxoaz geroztik ia ez gara egoitzatik atera.”

Bestalde, Olatz Etxabe egoitzako zuzendariak esan digunez, “egoiliarrek ilusio handiz itxaron dute txertoa, eta berriro kalera ateratzeko irrikan daude. Beraientzat erregeen opari aurreratu bat bezalakoa da. “