Jose Mari Unzueta aukeratu dute Bedoñako alkate

0
1526
udala

Otsaileko Osoko Bilkuran hainbat nekazal eta hiriko auzo alkateen izendapenak berretsi dira.  

Otsaileko Osoko Bilkuran Bedoñako nekazal auzoko alkatearen izendapena berretsi da. Jose Mari Unzueta Sudupe aukeratu dute Bedoñako alkate. Azken hilabeteetan, Arrasateko zenbait nekazal auzotan bizi diren auzokideek bere auzo alkateak hautatu dituzte, San Andresen, Meatzerrekan eta Garagartzan.

Plenoan ere hiriko auzo alkateen izendapenak berretsi dira.  Honako hauek dira aukeratutako alkateak:

– Erdialdean: Vicente Ignacio Etxeberria Iriarte (EAJ-PNV)

– San Andres: Pepi Gorosabel Madinabeitia (EAJ-PNV)

– Uribarri: Andoni Altzelai Guridi (EAJ-PNV)

– Musakola: Mikel San Miguel Merino (EH BILDU)

– Santa Marina: Victoriano Fuentes Noguera (PSE-EE)

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen