Jose Mari Txantxote: “Maritxuko 1. urteko eskapularioa daramat, nire aitaren omenez”

0
3584

Bere aitak, Pepek, topa egiten zuen “Maritxuren omenez” eta hortik jaia sortzen hasi zen. Jose Marik gorbatan darama 1977ko eskapularioa, eta aurten ere “nire aitaren omenez jantzi naiz dotore”.

Erdialdetik dabiltzan oinezko gehienek ohiko arropa daramate, baina arrasatear batek gutxienez dotore janzteko ohiturari eutsi dio.

Jose Mari Txantxote da bera, eta bere aitak, Pepe izenekoa, Herriko plazan zegoen Urizar tabernatik (orain Kajoi taberna) poteoan irteten zenean, topa egiten zuen kaxa barruan zegoen “Maritxuren omenez”.

Hortik sortzen hasi zen jaia, eta lehenbiziko urtean eskapularixua ez zen falta izan.
1977ko eskapulario historiko hori gorbatan darama oraindik Jose Mari Txantxote semeak egun.

“Eskupularixua kontserbatzeko ez dugu gorbata garbitu ordutik” azaldu digu umoretsu beraxek.
Jose Marirentzat egun oso berezia da gaurkoa, eta “ohiturari eutsi nahi izan diot, nire aitaren omenez”, adierazi digu musukoa eta eskularruak jarrita.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen