Nahiz eta ez jairik eta ez girorik egon aurreko ostiralejo Maritxu Kajoi egunean, Jose Felix Diaz de Tuestak aurtengo argazkiak aurkeztu ditu: “Covid-19a dela eta, Maritxu Kajoi Komisiñuak festarik ez zuela antolatuko iragarri zuen, eta herritarrek men egin diote. Izan ere, ostiralean oso jende gutxi irten zen kalera dotore jantzita, eta gehienak oso gazteak. Banakaren bat edo beste ahalegindu zen kamara aurrean plantak egiten, eta lortu ere lortu zuen. Horretaz gainera, ezkontza bat izan zen udaletxean, eta, dotore jantzita egonda, ezkonberriak –Nerea eta Joseba- Maritxu Kajoi ospatzen ari zirela ematen zuen. Eta, izan zen, nola ez, kamara aurrean posatzera prestatu zena –Oihana eta Amets- orain dela 12 urte posatu zuten toki berean, Iluntz tabernako grafitiaren aurrean, alegia. Laburbilduta, aurten ez da giro izan maritxutan, eta ezin urteroko moduko argazki bilduma oparorik osatu. Hala ere, hemen duzu aurtengo uzta txikia, aurten Maritxu Kajoin egindako argazkiekin osatutakoa. Baten batek kuxkuxean ibili nahi badu, hemen dauka 2009-201u urteetako agazki bilduma.”