Ostiral honetan, aurreko urteetan bezala, Maritxu Kajoiren jaiak ospatu behar ziren Arrasaten. Hala ere, Covid-19ak eragindako egoera berriaren ondorioz, ezinezkoa da aurten jaiak antolatzea. Hala eta guztiz ere, Jose Felix Diaz de Tuesta argazkilariak herritarrekin partekatu nahi izan ditu aurreko urteetan berak ateratako argazkiak. Horrela, herritarrek jaiak etxetik bertatik berpizteko aukera izango dute, nahiz eta kalean ospakizunik ez egon.
Argazkiak esteka hontan ikus daitezke.