Jose Felix Diaz de Tuestak Aloñako argazkiak plazaratu ditu

0
292

Aste hontan Jose Felix Diaz de Tuesta argazkilariak Aloña Mendi inguruan ateratako zenbait argazki partekatu izan nahi ditu herritarrekin. Izan ere, argazkilariak adierazten duenez, mendia aukera paregabea da jai egunak igarotzeko: “Mendira joatea eta aire zabalean ibiltzea gauza ederra da, eta are gehiago egun hauetan dagoen giroarekin. Eta herritik irten gabe, Aloña aldeak toki paregabeak dauzka, jakina: Akaitzek eta Buetraitzek, oso altuak izan gabe, aukera polita ematen dute zerbait desberdina egiteko, eta, nahi izanez gero, trepada txikiak egiteko”.

Hona hemen gaur Aloña aldean egindako ibilaldiko argazkiak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen