Jose Felix Diaz de Tuestak Aginaga eta Lizarraga aldean egindako argazkiak partekatu ditu

0
956

Herri guztiek dute tokiren bat, mendia izan edo kostaldeko bazterren bat izan, pasieran ibiltzeko aukera ematen duena. Gure bailaran, asko dira mendi buelta ederrak dituzten herriak, zein baino zein ederragoa. Oñatin, Urbiarekin eta Araotzekin batera, Aloña da jende gehien erakartzen duen mendia. Aloñako hegoaldetik Akaitz eta Buetraitz aldera igo daiteke,  esaterako. Baina iparraldetik ere bada paraje ederrik. Aginaga eta Lizarraga dira horietako batzuk. Hona hemen aste honetan Aginaga eta Lizarraga aldean egindako ibilaldiko argazkiak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen