Liburuaren egileak azaldu duenez estatu espainiarreko “gerra zibilaren ondorengo eta ondoriozko 60 urtereetan kokatzen dut kontakizuna, Eukal Herriko gune bat irudikaturik”. Aurkezpena Kulturaten izango da, ostiral honetan, apirilak 21.
Argazkia: Todo Cultura.
Jose Antonio Villarrek (Oñati, 1939) bere liburu berria aurkeztuko du, ‘Escuchando a mi alma’ lana.
Egileak azaldu digu liburu hau “gaztelaniara itzulia dela, lehenago euskaraz idatzi eta argitaratzerik izan ez” zuelako. “Beraz aurkezpena, elebitan egitea tokatzen zait galdera-erantzunetan behinik behin”.
“Gerra zibilaren ondorengo eta ondoriozko 60 urteetan kokatzen dut kontakizuna, Eukal Herriko gune bat irudikaturik. Garai horretako gorabeherak eta iritziak aipatzen ditut pertsonaia kontalari baten balizko izaeran sarturik eta bere erlazioko pertsonaia berezietan oinarritutako historia eta iritziak azalduz”.
Aurkezpena eguakotx honetan izango da, apirilak 21, Kulturateko hirugarren solairuan, arratsaldeko 18:30ean, Jokin Zaitegi gelan.




