Jorge Santiago Mondrako kirol zuzendari berria izango da

0
855

Mondrak kirol zuzendari berria aurkeztu du gaur arratsaldean. Orain arte Ander Romerok betetzen zuen postua Jorge Santiagok beteko du. 32 urteko aretxabaltarra Zarautz KEko gazte mailako Euskal Ligako entrenatzailea izan da orain arte. Jorge Santiago ez da berria talde arrasatearrean; izan ere, aurretik Mndran jokatu zuen, eta jubenil mailako eta preferente taldeko entrenatzailea ere izan da.

Ander Ruiz de Azuak azaldu duen bezala “Ander Romerok atzerapauso bat eman nahi zuen. Hautagai ezberdinak baloratu ditugu, baina Jorge Santiago klubean egon zenez, bere izena proposatu genuen batzarrean. Berarekin hitz egin genuen, eta baietza zigun.” Aretxabaltarrak kirol ibilbide luzea du gaztea den arren. Eibar, Aretxabaleta eta Zarautz bezalako klubetatik pasa da.

Jorge Santiagok prentsaurrekoan azaldu duenez, “oraindik lurra hartzen ari naiz, baina nire asmoa Ander Romerok hasitako lanarekin jarraitzea eta hobekuntza batzuk egitea da.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen